XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

h) E.I.Z.n alta eman izanaren ziurtagiria, ostatu-ematearen jarduerari buruzkoa.

i) Erantzukizun zibilerako polizaren kopia.

j) Gutxienezko zerbitzuen eta zerbitzu osagarrien adierazpena, eta establezimenduaren jardunaldiarena.

22. artikulua.-Instalazioak.

Dekretu honetan aurrikusitako kanpamendu bat jarri nahi den lurrek instalazio hauek behintzat eduki beharko dituzte:

a) Akanpatzeko alde bat, gutxienez 350 mampsup2;-ko azalera duena, eta gehienez, 750 mampsup2;ko azalera duena.

b) Ura edateko iturri bat, kanpoan eta kanpinean daudenentzat, sarrera libreko aldean.

c) Garbileku bat, kokapen berean.

d) Egunero zarama biltzea. Zaborrontziak kanpinean zehar banaturik egongo dira.

e) Kanpinean daudenentzako higiene-zerbitzuak, hau da: dutxak, konketak eta komun-ontziak.

Etxebizitzaren barruan egon daitezke, edo kanpoan beren-beregi horretarako jarritakoak izan daitezke, kanpinaren erabiltzaileek baino ezin izango dituztela erabili.

f) Titularraren etxean telefonoa egongo da, erabiltzaileek erabili ahal izango dutela.